Kiroldegiko zerbitzuari buruzko galdeketa
2018 / 03 / 19Manuel Muñoz kiroldegian erabiltzaileen iritzia oso garrantzitsua da, euren asebetetze maila ikusi eta hobetu beharrekotzat hartzen dituzten gauzak zeintzuk diren argitzeko.
Hori horrela, 2018ari begira ere, aurreko urteetan egin izan dugun bezala erabiltzaileei galdetegi bat betetzeko eskaera egin nahi diegu. Galdetegia motza da, 5 puntutan sailkatuta dago eta oso denbora gutxian betetzeko bezalakoa da.
Galdeketa kiroldegiko sarreran har daiteke eta bertan dagoen ontzian utzi.