Klima eta Energia Plana: denon iritzia ezagutzeko inkesta
2026 / 09 / 03
Udala Klima eta Energia Plana prestatzen ari da, klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko eta horietarako gure herria prestatzeko.
Plana herritarren behar eta kezketara egokituta egon dadin, ezinbestekoa da zuen parte-hartzea. Horregatik, inkesta labur bat prestatu dugu, herritarrok klima-aldaketari, energiaren erabilerari eta udalerriaren etorkizunari buruz duzuen iritzia eta pertzepzioa ezagutzeko.
Animatu eta parte hartu! Inkesta betetzeak minutu gutxi batzuk baino ez ditu eskatzen. Jasotako erantzunek planaren diseinuan lagunduko dute, eta udalerriko lehentasunak eta ekintza-ildoak zehazteko baliagarriak izango dira.
Denon iritzia garrantzitsua da, eskerrik asko parte-hartzeagatik!
Inkesta hemen bete dezakezu.
