Komertzioetan hondakinen bilketari buruzko inkesta egingo da

2016 / 06 / 03

Eskoriatzako komertzio guztietan hondakinen bilketa zerbitzuaren inguruko galdetegia banatuko da datorren astean.  Galdetegi horrek egungo zerbitzuaren balorazioa egin eta komertzioen beharrak zeintzuk diren ezagutzea du helburu. Jasotako ekarpenek aurrerantzean egingo diren aldaketetan eragina izango dute, kontuan izanik ezinezkoa dela bilketa zerbitzua komertzio bakoitzaren berezitasunetara egokitzea. Galdetegia komertzio guztiei eskura banatuko zaie eta egun batzuk igaro ondoren jasoko da.

Debagoieneko Mankomunitateak Eskoriatzako eta Bergarako komertzioetan egingo du inkesta eta nahiago dutenek on-line betetzeko aukera ere badute.

Debagoieneko Mankomunitateak eta Eskoriatzako Udalak merkatari guztiak inkesta honetan parte hartzera animatzen dituzte, lortutako emaitzak ahalik eta adierazgarrienak izan daitezen.