Konponbide txikiak biodibertsitatearen krisiaren aurrean: tximeleten oasiak.
2025 / 10 / 16Urriaren 16an hitzaldi interesgarria Ibarraundin: Konponbide txikiak biodibertsitatearen krisiaren aurrean: Tximeleten oasiak
Aste Berdearen baitan, ostegun honetan hitzaldi bat egingo da biodibertsitatearen krisia aztertzeko, intsektuen eta, bereziki, tximeleten murrizketa kezkagarrian arreta berezia jarriz. Gaur egingo den hitzaldian, Iris Lasagabaster Fundazioko biologoa den Pedro Lasagabaster Armendarizek azalduko du krisi horrek ekosistemetan eragin zuzena duela, eta “Tximeleten Oasia” proiektua aurkeztuko dute, bizi-espezie horiek babesteko eta berreskuratzeko gunea.
Aldi berean, herriko ludotekako haurrek ere parte hartu dute Aste Berde honetan eta tximeletak ardatz izan dituen eskulan tailer bat egin dute, intsektu horiek ezagutzeko eta duten garrantziaz jabetzeko modu dibertigarri eta hezigarrian. Hitzaldira hurbiltzen direnek, haurren sormen lanak ikusi ahal izango dituzte Ibarraundin bertan.
Aukera paregabea beraz, herriko esperientzia bat ezagutzeko, eta gaian aditu eta aritu direnekin mintzatzeko.
- Lekua: Ibarraundi Museoa
- Ordua: 18:30
- Hizlaria: Pedro Lasagabaster Armendariz