Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak
2020 / 05 / 06Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendio gidaliburua argitaratu du.
Gidaliburuak, birusaren transmisioa saihesteko gomendioak ez ezik, informazio baliagarria ere biltzen du: nolako jarrera hartu behar den lantokietan, nola eta non erabili behar den maskara, zer babes-neurri hartu behar diren garraiobide publikoetan edo erosketak egiteko garaian, zer egin behar dugun etxera iristean eta abar.
Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak Euskadin (PDF 1MB)