Korrika batzordea eratzeko deialdia
2022 / 02 / 07
“HITZEKIN”  lemarekin  egingo  da  aurten  Korrika,  bere  22.  edizioan.  Martxoaren  31n  emango  dio  hasiera  Amurrion  eta  apirilaren  10ean  bukatuko  da  Donostian.  Eskoriatzatik  apirilaren  1ean,  ostirala,  pasako  da  eguerdi  aldera.
KORRIKAren inguruan Eskoriatzan antolatuko diren ekintzak programatzeko eta lekukoa eramango duten elkarteen parte-hartzea adosteko, Korrika batzordea sortuko da Eskoriatza eta bere lehenengo bilera aste honetan egingo du.
Eguna:  Otsailak  9,  asteazkena
Ordua:  18:30
Lekua:  Kultur  etxea
Bilera irekia izango da eta interesdun guztiak gonbidatuta daude bertan parte-hartzera.
