Korrika batzordea eratzeko deialdia

2022 / 02 / 07

“HITZEKIN” lemarekin egingo da aurten Korrika, bere 22. edizioan. Martxoaren 31n emango dio hasiera Amurrion eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian. Eskoriatzatik apirilaren 1ean, ostirala, pasako da eguerdi aldera.

KORRIKAren inguruan Eskoriatzan antolatuko diren ekintzak programatzeko eta lekukoa eramango duten elkarteen parte-hartzea adosteko, Korrika batzordea sortuko da Eskoriatza eta bere lehenengo bilera aste honetan egingo du.

Eguna: Otsailak 9, asteazkena
Ordua: 18:30
Lekua: Kultur etxea

Bilera irekia izango da eta interesdun guztiak gonbidatuta daude bertan parte-hartzera.