Korrika taldea sortzeko deia
2019 / 11 / 22Korrika egiten hasteko gogoz ari direnei zuzenduta Eskoriatza Kirol Elkarteak korrika egiteko taldea sortzeko deia egin du.
Lehenengo hitzordua bihar izango da, azaroak 23, goizeko 9:00etan kiroldegiko atean.
Taldearen helburu dira:
- Bizitza osasuntsua bultzatzea, kirola praktikatuz.
- Talde giroa eta pertsonen arteko harremana bultzatzea eskoriatzarrren artean.
- Gabez Takarraran mendi lasterketa amaitu ahal izatea modu erosoan.
Antolatzaileen esanetan, ez da derrigorra korrika egiteko maila ona izatea, maila guztiak ongi etorriak izango dira eta taldearen dinamika parte-hartzaileen arabera moldatuko da.
Biharko hitzordura arropa erosoa eta takarraran egiteko gogoa eramatea gomendatzen da.
Informazio gehiago: eskoriatzamt@gmail.com