Korrika taldea sortzeko deia

2019 / 11 / 22

Korrika egiten hasteko gogoz ari direnei zuzenduta Eskoriatza Kirol Elkarteak korrika egiteko taldea sortzeko deia egin du.

Lehenengo hitzordua bihar izango da, azaroak 23, goizeko 9:00etan kiroldegiko atean.

Taldearen helburu dira:

  • Bizitza osasuntsua bultzatzea, kirola praktikatuz.
  • Talde giroa eta pertsonen arteko harremana bultzatzea eskoriatzarrren artean.
  • Gabez Takarraran mendi lasterketa amaitu ahal izatea modu erosoan.

Antolatzaileen esanetan, ez da derrigorra korrika egiteko maila ona izatea, maila guztiak ongi etorriak izango dira eta taldearen dinamika parte-hartzaileen arabera moldatuko da.

Biharko hitzordura arropa erosoa eta takarraran egiteko gogoa eramatea gomendatzen da.

Informazio gehiago: eskoriatzamt@gmail.com