KORRIKAn udalaren lekukoa udal euskaltegiko ikasleek eramango dute

2024 / 03 / 20

HARRO HERRI lelopean iritsiko da Korrika larunbat goizaldean Eskoriatzara, eta herriko hainbat elkarte eta talde arduratuko dira Euskal Herria zeharkatzen duen lekukoak Eskoriatza ere zeharkatu dezan. Hona hemen parte-hartuko duten elkarteen zerrenda eta bakoitzak lekukoa non jasoko duen:

2241.Km – Zarimutz – Santa Kolunba Ermita: GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA
2242.Km – Santa Kolunba Ermita – Kuatruena: AXTROKI MERKATARI ELKARTEA
2243.Km – Kuatruena – Aingeruguarda: ESKORIATZAKO  UDALA
2244.1 Km – Aingeruguarda – Harrizko etxea: ATXORROTX KULTUR ELKARTEAK
2244.2 Km – Harrizko etxea – HUHEZI: HUHEZI
2244.3 Km – HUHEZI – Herriko plaza: ARIZMENDI IKASTOLA
2245.1 Km – Herriko plaza – Luis Ezeiza: OLAZAR JUBILATU ELKARTEA
2245.2 Km – Luis Ezeiza – Biribilgunea (AP-1): LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA
2245.3 Km – Biribilgunea (AP-1) – Hurrengo biribilgunea: EH BILDU
2246.Km – Hurrengo biribilgunea – Muga: FAGOR EDERLAN

Eskoriatzako Udalak, baina, Leintz Udal Euskaltegian euskara ikasten ari diren 4 eskoriatzarren esku utziko du lekukoa eramateko ardura, egiten ari diren lana aitortzeko asmoarekin. 4 ikasleak honako hauek dira: Aritz Uribarri, María Flores, Eva María Anaya eta Jose Antonio Lorente.

Egitaraua

Korrika ofizialari ongi-etorri beroa emateko asmoarekin, Korrika batzordeak honako egitaraua prestatu du ostiralerako:

  • 10:30 – Korrika txikia, herrian zehar
  • 17:00 – Eskulanak, plazan (Tortolis ludotekak antolatuta)
  • 17:00 – Gaztelekuan: graffitia eta merendola
  • 18:30 – BURUHANDIAK
  • 19:30 – TRIKI-KALEJIRA
  • 21:30 – Afaria ZUK EKARRI, ZUK JAN, (Mahaia erreserbatzeko 636 78 59 71)
  •                  FURGOFARRA janari-furgoneta plazan egongo da
  • 23:00 – ELEKTROTXUFLA, plazan
  • 02:37 – KORRIKA Leintz Gatzagatik behera sartuko da Eskoriatzara