Korrotik pikutara, dantzaren historia dantzan

2022 / 01 / 24

Eibarko Kezka dantza taldeak erromerietako dantzen historia-dantzatua eskainiko du igande honetan, 19:00etan, Zaldibar antzokiam. Korroan, borobilean hasi eta soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta bikote dantzetatik pasa ondoren, soltean, bakarka eta noraezean edo pikutan bukatuko duen ikuskizuna.

Dantzaren historia honen ideia Juan Antonio Urbeltzi zor zaio, zeinak soka-dantzaren historia aztertzerakoan euskal dantzen bilakaera azaldu baitzuen. Hartan oinarrituta sortu du Oier Araolaza antropologoak, eta Kezka dantza taldearen zuzendaria ere badenak, Korrotik Pikutara ikuskizuna. Eta bera izango da dantzariak zuzenduko dituena eta ikusleei ikusten ari direna ulertzen laguntduko diena.

Dantzariak eta musikariak

Ikuskizunean Kezka dantza taldeko 8 dantzarik hartuko dute parte eta haien dantzari musika jartzen, sona handiko musikariak egongo dira, zuzeneko musika eskainiz:

  • Jose Migel Laskurain (txistua)
  • Adolfo Jainaga (trikitixa)
  • Quico Puges (biolontxeloa)
  • Gari Otamendi (biolina)
  • Iraide Ansorenak (perkusioa)
  • Unai Narbaizak (panderoa)

Sarrerak

Sarrerak 5 euroko prezioan eskuratu daitezke Manuel Muñoz kiroldegiko lehiatilan edo www.bibe.me webgunean.