Kultura digital autobus ibiltaria Eskoriatzan
2017 / 07 / 06Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak, Irizar enpresaren laguntzarekin, Gipuzkoako hainbat herritatik igaroko den autobus ibiltaria antolatu dute.
Haurrei eta nerabeei zuzendutako kanpaina da, txiki-txikitatik programatzen irakatsita, haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea helburu duena.
Besteak beste, scratch-a, programazioa, bideo-jokoen sorkuntza eta webguneen diseinua izango dira irakatsiko dituzten gaiak.
Kultura Digital@ egitasmoko autobus ibiltaria uztailaren 18an iritsiko da Eskoriatzara, eta egun guztian zehar tailerrak eskainiko ditu. Egunaren lehen zatia udaleku irekietako haurrentzat gordeko da.
Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak, 45 bat minutu iraun eta doanekoak izango direnak. Hori bai, tailerretan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.
Hona hemen aukeratu daitezkeen ordutegiak
- 17:30-18:15
- 18:30-19:15
Izen ematea
- Adina: 10-16 urte
- gazteria@eskoriatza.eus helbide elektronikoan edo 943 714688 telefono zenbakian.
- Uztailaren 17a izango da azken eguna
- Prezioa: doan