Kulturako diru laguntzak jendaurrean
2014 / 04 / 28Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzako irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei 2014an diru laguntzak emateko oinarrien iragarkia.
Diruz lagundutako jarduerekin lotura eduki eta oinarri hauetan zehazten den epean egiten diren gastuek eskuratu ahalko dituzte laguntzak, betiere, herritar guztiei zuzenduta badaude eta Eskoriatzan bertan burutzen badira; esaterako, kultur jarduerak sortzera, ekoiztera, sustatzera zein zabaltzera bideratutako jarduera edo programak, argitalpenak, edo kultur erakundeek hainbat diziplinatan -dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak…-aurkeztutako ekintzak.
Oinarri horiek jendeaurrean egongo dira maiatzaren 23ra arte, nahi duenak oinarriak aztertu eta hala iritziz gero, erreklamaizoak jarri eta iradokizunak egin ditzan.
Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira.
Informazio gehiago, oinarriak eta eranskinak