Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea uztailaren 22an bukatzen da.
2013 / 07 / 04Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzako irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei 2013n diru laguntzak emateko oinarriak .
Oinarri hauen helburua da Eskoriatzako irabazi-asmorik gabeko talde eta elkarteei 2013an garatuko dituzten kultur jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. Jarduera horiek Udaleko Kultura batzordeak dituen helburuekin bat etorriko dira; hau da, udalerrian kalitatezko kultura jarduerak eskaintzea eta Eskoriatzako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea.
Eskaera egiteko, eskaera orria (albiste honen bukeran dago) behar bezala beteta eta diru-laguntza eskatzeko ahalmena duenak sinatuta aurkeztu beharko da, ondorengo dokumentazioarekin batera.
a) Elkartea Elkarteen Erregistroan irabazi-asmorikgabeko erakunde gisa inskribatuta dagoela ziurtatzen duen agiria eta elkartearen estatutuak.
Taldea inskribatu gabe badago, taldearen curriculuma aurkeztuko da: Helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, egoitza eta orain arte egindako jarduerak. Halaber, taldearen arduradunaren edo lehendakariaren NANaren fotokopia aurkeztuko da.
b) 2013rako aurkezten den jarduera programa eta horren gastu eta sarrerak jasotzen dituen aurrekontua. Sarrerak atalean zenbateko diru-laguntza eskatzen den zehaztu beharko da.
Garrantzitsua: Programa zabal baten barruan jarduera zehatz baterako edo hainbatetarako diru laguntza eskatuz gero, argi eta garbi adierazi beharko da hori eskabidean.
c) Gizarte Segurantzarekiko, Foru Ogasunarekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketetan egunean egotearen zinpeko aitorpena.
d) Beste erakunde eta organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaeren zein jadanik jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena.
- Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, aurkeztu ahal izango dira, uztailaren 22a baino lehen.