Laguntzak, Covid19ak eragindako krisiari aurre egiteko
2020 / 04 / 02COVID-19ak eragindako alarma egoera dela eta, merkataritza, ostalaritza eta enpresa arlorako salbuespen neurriak jarri dituzte matxan hainbat Administraziok eta beste hainbat erakundek. Hona hemen orain artekoen informazioa:
- Gipuzkoako Foru Aldundia: Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurriak. Informazioa hemen.
- Ekonomia gaietarako eta eraldaketa digitalerako ministerioa: Turismo Sektorerako eta lotutako jarduerentzako ICOa (Covid 19/Thomas Cook). Ostalaritzarako, garraiorako, agentzietarako, eta abar. baina ez merkataritzarako. Informazioa hemen.
- TICKET BAI Gipuzkoan. Ticket Bairen hasiera urtebete atzeratzen da, 2022ko urtarrilaren 1era.
- Rural Kutxa. Rural Kutxak datafonoa ez erabiltzeagatik duen komisioa bertan behera utzi duela jakinarazi digu.
- Erakunde ezberdinek Covid-19 birusak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko neurri berriak hartu dituzte azken egun/orduetan. Laguntza hauen guztien inguruko informazioa modu ordenatu batean aurkezteko helburuarekin, Foru Aldundia online plataforma bat garatzen ari da, non PYME eta Autonomoek lor ditzaketen laguntza guztiak kontsultatu ahal izango dituzten (bai estatuaren laguntzak, bai Eusko Jaurlaritzarenak, Foru Aldundairenak, Udalenak…). Plataforma ikusgai dagoenean informatuko da.
- Aholkua: Lokalen alokairu, telefono mugikor eta Internet, lokalaren aseguru eta aseguru mediko, ur-hornidura, euskarri informatiko, aholkularitza-gastu, lokalaren alarma-zerbitzu, garbiketa-zerbitzu,… hornitzaileekin negoziatzea, ordaintzea barkatzeko eskatuz. Hornitzaileek ez dute ordainketa barkatzeko betebehar formalik, baina kasu batzuetan lor daiteke.
- Finantzen Euskal Institutua. Enpresa txiki eta ertainei finantzaketa errazteko ELKARGI SGRren abala duen finantzaketa-lerroa. Informazioa hemen.
- SPRI. Inplantalariak programa. Telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua. Informazioa hemen.
- SEPE (Estatuko enplegu-zerbitzu publikoa). Jardueraren amaiera. Informazioa hemen.
- Eusko Jaurlaritza. Enplegu Erregulazioko Espedienteak (EEE) eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak (ABEEE). Informazioa hemen.
- Espainiako Gobernua. Hipoteken eta autonomo kuoten ordainketen atzerapena, hornidura-kontratuak aldi-baterako kosturik gabe aldatzeko aukera. Informazioa hemen.
Autonomoen negozioetan eta enpresa txiki eta ertainetan krisiaren inpaktua arintzeko neurri berriak hartzen diren heinean, Udaletik informazioa zabaltzen jarraituko dugu.