Lan eskaintza: 2 peoi lurperatzaile
2015 / 07 / 10Eskoriatzako Udalean, 6 hilabeteko epean eta lanjardun osoan 2 peoi lurperatzaile kontratatzeko deialdia egin du Lanbidek.
Eskaerak aurkezteko epea 2015eko uztailaren 16an (ostirala) bukatzen da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:
- Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
- Eskoriatzako Udalean erroldatua egotea 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen.
- Gidabaimena eta ibilgailua izatea.
- Azken programan parte hartu ez izana.
- 55 urte edo gehiago izatea edo 18 urtetik gorako emakumezkoa izatea edo DBE onuradun izatea.
Lan eskaintzari buruzko xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.