Lan eskaintza: 2 peoi lurperatzaile
2025 / 10 / 27
Eskoriatzako Udalak 2 peoi lurperatzaile kontratatuko ditu 2025-2026ko Enplegua sustatzeko dirulaguntzen baitan, 4 hilabeteko iraupenez eta lan-jardun osoan.
Hauek dira hautagaiek betebeharreko ezinbesteko baldintzak:
- Lanbiden lan-eskatzaile gisa alta emanda egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan, baita kontratua hasteko egunaren aurreko egunean ere.
- Debagoienan erroldatuta egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2024ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo EAEko EGF Plus 2021-2027 programetan kontratatuak izan.
- B gidabaimena izatea.
Hauek dira baloratuko diren baldintzak:
- Euskararen ezagutza.
- Zeregin anitzak egin izana udal-brigadetan, lurperatzeak barne.
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak edo mintegiak izatea.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
Lanbideko erreferentzia: 162025012160
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2025eko urriaren 31
Informazioa eta izen ematea:
- Lanbideko webgunean
- Telefonoa: 943 023 860
