Lan eskaintza
2016 / 10 / 27Eskoriatzako udalak 3 pertsona kontratatuko ditu 2016ko Enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan.
- bi peoi lurperatzaile
- informatikari bat .
Peoiak 3 hilabetez egongo dira lan jardun osoan eta informatikaria 6 hilabetez lan jardun erdira.
Eskaerak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 2an bukatzen da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:
- Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
- Eskoriatzako Udalean erroldatua egotea (peoien kasuan) Informatikaria bailaran erroldatuta egotearekin nahikoa da.
- Enplegu Planak jasotzen dituen betebeharrak.
Informazioa eta izen ematea:
LANBIDEN, 943023860
PEOIAK: Ref:162016010105
INFORMATIKARIA: Ref: 162016010110