Lan eskaintza: administraria

2025 / 11 / 04

Eskoriatzako Udalak pertsona bat kontratatuko du diru-bilketa eta idazkaritza-kontuhartzailetza arloetan administrazio lanak egiteko, 2025eko Enplegu Planaren arabera. Kontratuak 4 hilabeteko iraupena izango du eta lan-jardun erdia.

Hauek dira hautagaiek betebeharreko ezinbesteko baldintzak:

  • Lan eskatzaile bezala izena emanda egotea.
  • Langabezian egotea.
  • 2024ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza deialdietan eta 2024ko ekitaldirako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatua ez izana.
  • Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea deialdia baino 6 hilabete lehenagotik.
  • Aurrekari penalik ez izatea.
  • Batxilerra edo baliokidea.
  • Euskara: C1 gaitasun maila (EGA) egiaztatzea, ziurtagiriaren bidez edo Udalak egin beharreko probaren bidez.
  • IT-Txartela ziurtagiri hauek edukitzea:
    • Microsoft Word, oinarrizkoa, edozein bertsio.
    • Microsoft Excel, oinarrizkoa, edozein bertsio.

Lanbideko erreferentzia: 162025012789
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2025eko azaroaren 10a
Informazioa eta izen ematea: