Lan eskaintza Eskoriatzako udalean

2021 / 11 / 04

Eskoriatzako udalak 3 pertsona kontratatuko ditu 2021eko Enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan.

Bi peoi lurperatzaile eta administrari bat kontratatuko dira.  Hirurak hiru hilabetez egongo dira lan jardun osoan.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 10ean bukatzen da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:

•Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
•Eskoriatzako Udalean erroldatua egotea.
• Enplegu Planak jasotzen dituen betebeharrak.

Informazioa eta izen ematea: Lanbide  943023860

  • Peoiak Ref: 162021009601
  • Administraria Ref: 162021009426