Lan eskaintza: Gizarte langilea

2026 / 11 / 24

Eskoriatzako udalak gizarte langile bat kontratatuko du 2026ko enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan. Kontratuak 6 hilabeteko iraupena izango du eta lan-jardun erdia.

Hauek dira izangaiek betebeharreko ezinbesteko baldintzak:

  • Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Langabezian egotea.
  • 2025eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdian eta 2025eko ekitaldirako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdian kontratatua ez izatea.
  • Debagoieneko udalerriren batean erroldatuta egotea deialdia egin baino 6 hilabete lehenagotik.
  • Zigor-aurrekaririk ez izatea.
  • Gutxienez Erdi-mailako Heziketa Zikloa: Gizarte langintza.
  • Euskara: C1 gaitasun maila (EGA) egiaztatzea, ziurtagiriaren bidez edo Udalak egin beharreko probaren bidez.
  • Gidabaimena izatea

Lanbideko erreferentzia: 162026013259
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026ko azaroaren 30a
Informazioa eta izen ematea: