Lan eskaintza: Gizarte langilea

2022ko azaroak 07

Eskoriatzako udalak hirugarren pertsona bat kontratatuko du 2022ko enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan. Oraingoan gizarte langile bat kontratatuko da:

Gizarte langilea 6 hilabetez lan jardun erdira egongo da.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 14an bukatzen da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:

  • Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
  • Gutxienez Erdimailako Heziketa Zikloa: Gizarte langintza.
  • EGA titulua edo baliokidea izatea
  • Debagoienean erroldatuta egotea
  • Gidabaimena izatea

Informazioa eta izen ematea:  LANBIDE   (943 023 860)

GIZARTE LANGILEA: Ref: 162022013502