Lan eskaintza, hiru peoi lurperatzaile
2019 / 10 / 02Eskoriatzako udalak 3 peoi lurperatzaile kontratatuko ditu 2019ko Enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan. Hiru hilabetez egongo dira lan jardun osoan.
Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 11an bukatzen da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:
- Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
- Eskoriatzan erroldatua egotea.
- Enplegu Planak jasotzen dituen betebeharrak.
Kontratazio profilak ondorengoak izango dira.
- Peoi lurperatzailea. DBE-RGIaren hartzailea. Ref. 162019011451
- Peoi lurperatzailea. 55 urtetik gorakoa. Ref. 162019011456
- Peoi lurperatzailea. Emakumea. Ref. 162019011459
Informazioa eta izen ematea: Lanbide 943023860