LAN ESKAINTZA: museorako teknikaria
2017 / 11 / 16Eskoriatzako Udalak pertsona bat kontratatuko du Enplegua sustatzeko 2017ko diru laguntzen baitan, Ibarraundi museoan lan egiteko, hain zuzen ere udalerriko ondareari buruzko datuak antolatu eta, hala badagokio, osatzeko.
Lan kontratua 6 hilabeterako izango da, lan jardun erdira.
Eskaerak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 23an bukatzen da, eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:
- Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
- Gutxienez, turismoari, historiari edo/eta arteari lotutako goimailako heziketa ziklo bat izatea.
- EGA titulua edo baliokidea izatea
- Debagoienean erroldatuta egotea
- Enplegu planeko kolektiboren bateko pertsona bat izatea.
Informazioa eta izen ematea:
- LANBIDE
- Telefonoa: 943023860
- Web: www.lanbide.net
- Erreferentzia: 162017011545
- Kontratazioa arautzen duten oinarriak. (PDF)