Lan eskaintza: peoi lurperatzaile 2
2022 / 10 / 04Eskoriatzako Udalak lan jardun osoan eta 3 hilabeterako 2 peoi lurperatzaile kontratatuko ditu.
Kontratazio hauek 2022ko Enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan egingo dira.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 11n bukatuko da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:
- Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
- Langabezian egotea.
- B motako gidabaimena izatea.
- Ezingo dira kontatatu 2021eko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan 2021eko ekitaldian kontratatuak izan diren pertsonak.
- Aurrekari penalik ez izatea.
Informazioa eta izen-ematea
- LANBIDE
- Telefonoa: 943 02 38 60
- Deialdiaren xehetasunak
- Erreferentzia: 162022012130