Lan eskaintza: peoi lurperatzaile 2

2022 / 10 / 04

Eskoriatzako Udalak lan jardun osoan eta 3 hilabeterako 2 peoi lurperatzaile kontratatuko ditu.

Kontratazio hauek 2022ko Enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan egingo dira.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 11n bukatuko da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:

  • Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea.
  • B motako gidabaimena izatea.
  • Ezingo dira kontatatu 2021eko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan 2021eko ekitaldian kontratatuak izan diren pertsonak.
  • Aurrekari penalik ez izatea.

Informazioa eta izen-ematea