Lan Eskaintza: peoia eta IKT arduraduna

2014 / 05 / 23

Eskoriatzako Udalak 2 lanpostu kontratatuko ditu: bata udal brigadan lan egingo duen peoia eta bestea Informazio eta Komunikazio Teknologien arduraduna. Hautagaiek maiatzaren 22tik 29ra eman beharko dute izena. Hona hemen bakoitzari buruzko xehetasunak:

Peoia

Ezinbesteko baldintzak

  • Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
  • DBE onuraduna izatea
  • Eraikuntzako Txartel Profesionala izatea.
  • Eskoriatzako Udalean erroldatuta egotea 2012ko maiatzaren 15a baino lehenagotik
  • Gidabaimena izatea eta autoa.
  • Azken bi programetan parte hartu izana

Baloratuko direnak

  • Langabeziarekin zerikusia duten irizpideak:
  • Eskaintzen den posturako hautagaiaren egokitasunarekin zerikusia duten irizpideak
  • Euskararen ezagutza

 

IKT arduraduna

Ezinbesteko baldintzak

  • Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
  • Goimailako Heziketa Zikloa: informatika, telekomunikazioa edo baliokidea
  • EGA titulua edo baliokidea izatea
  • Kontratua kolektibo hauetakoren bateko pertsona bati egindakoak izan beharko da:
  • 35 urte edo gutxiago dituzten pertsonak
  • 45 urte baino gehiago izan eta lan-eskatzaile moduan gutxienez 6 hilabete daramatenak
  • Denbora luzean lanik gabe dauden pertsonak
  • Gizarte-bazter­ketaren arriskuan daudenak
  • Ezintasunak dituzten pertsonak
  • Familia-ardurak dituzten emakumeak
  • Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeak.

Baloratuko direnak

  • Langabeziarekin zerikusia duten irizpideak
  • Eskaintzen den posturako hautagaiaren egokitasunarekin zerikusia duten irizpideak

Informazio gehiago