Lanak bidegorrian

2025 / 10 / 07

Gipuzkoako Foru Aldundiak Deba haraneko 4. ibilbidean dauden bizikleta bideak egokitzeko proiektuari ekin dio. Gaurtik hasita eta urtea amaitu arte,  I04-009F (Soraluze-Bergara), I04-011F (Bergara-Elorregi) eta I04-016F (Aretxabaleta-Eskoriatza) bidegorrietan egokitze lanak egingo dituzte.

Aldunditik zehaztu dutenez, oro har, lanak hurrenkeran joango dira egiten, I04-009F bizikleten bidetik hasiz, baina gerta daiteke aldi berean toki ezberdinetan lanean aritzea. Nahiz eta ahalik eta eragozpen txikiena sortzen eta erabiltzaileen pasabidea bermatzen saiatu, une jakinetan bizikleten bidea moztu egin beharko dute.

Kasu horietan, aldez aurretik, abisatuko da eta dagokion seinaleztapena ipiniko da.