Landa auzoetan jarduera soziokulturala edo ekonomikoa dinamizatzeko diru laguntzak

2022 / 03 / 24

2022ko martxoaren 22an Eskoriatzako landa auzoetako jarduera soziokulturala edota ekonomikoa dinamizatzeko diru laguntzak emateko oinarriak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ondorioz diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago.

  • Helburua: Eskoriatzako landa-bizitza garatzen edota mantentzen lagunduko duten jardueretarako diru laguntzak ematea.
  • Onuradunak: Eskoriatzako landa-auzoetako auzo-elkarteak.
  • Diruz lagunduko diren gastuak:
    • Elizatean edo auzoan auzo-harremanak sustatzeko balio duten jarduera soziokulturalak antolatzeak sortutako gastuak: ikuskizunak, kontzertuak, tailerrak, topaketak… eta horrelako ekintzekin lotuta egon daitekeen beste edozein gastu.
    • Auzoko bizikidetza-espazioak hobetzeko, apaintzeko edo edertzeko jarduera txikiek eragindako gastuak: lorategiak, espazio komunak, bidezidorrak eta abar konpontzea.
  • Eskatzeko azken eguna: 2022/12/15

Informazio gehiago

.