Landa auzoetan jarduera soziokulturala edo ekonomikoa dinamizatzeko dirulaguntzak

2023 / 04 / 19

Eskoriatzako landa auzoetako jarduera soziokulturala eta ekonomikoa dinamizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ondorioz, laguntzak eskatzeko epea zabalik dago.

  • Helburua: Eskoriatzako landa-bizitza garatzen edota mantentzen lagunduko duten jardueretarako diru laguntzak ematea.
  • Onuradunak: Eskoriatzako landa-auzoetako auzo-elkarteak.
  • Diruz lagunduko diren gastuak:
    • Elizatean edo auzoan auzo-harremanak sustatzeko balio duten jarduera soziokulturalak antolatzeak sortutako gastuak: ikuskizunak, kontzertuak, tailerrak, topaketak… eta horrelako ekintzekin lotuta egon daitekeen beste edozein gastu.
    • Auzoko bizikidetza-espazioak hobetzeko, apaintzeko edo edertzeko jarduera txikiek eragindako gastuak: lorategiak, espazio komunak, bidezidorrak eta abar konpontzea.
  • Eskatzeko azken eguna: 2023/10/31

Informazio gehiago