Landa eta hiri-kontzibuzioaren errolda eta borondatez ordaintzeko epea

2022 / 05 / 13

Onartu da hondasun eta higiezizen zergaren errolda eta borondatez ordaintzeko epea (landa eta hiri-kontribuzioa) eta errolda jendaurrean jarri da udaletzeko H@ZI zerbituzan maiatzaren 26a arte.

Borondatez ordaintzeko epea:  2022/05/18tik 2022/07/04ra.
Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira epearen azken egunean, banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bidaliko dira, posta arruntez, zergadunaren helbide fiskalera, ordainketa egin dezan. Agiri hori jaso ez bada, zordunak edo ordainketa egin nahi duen pertsonak udaletxeko dirubilketa zerbitzuan eskatu beharko du.

Gogoan izan edozein unetan helbideratu daitezkeela hurrengo ordainagiriak.

Borondatezko epea igarotakoan, betearazpen-aldia hasiko da, eta ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin, berandutze-interesekin eta kostuekin kobratuko dira dagokion prozeduraren bidez.