Landa guneetako argiteria sistemarako diru laguntzak
2016 / 05 / 16Eskoriatzako Udalak landa gunean bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, landa guneetako gune negusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean argiak jartzeko lanak bere gain hartuko ditu. Baina argi horiek argiteri publikotik elikatzea ezinezkoa denez, onuradunari diru laguntzak ematea onartu du kontsumitutako energiaren finantziazio kostua konpentsatzeko.
Laguntza horiek arautuko dituzten oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta orain oinarriak jendaurrean jarri dira 30 lanegunez, hau da ekainaren 13 arte, nahi duenak oinarriak aztertu eta, hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzan.
Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarriak behin betiko onartutzat geldituko dira bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.