Landa gunetan ur hornidura sistema kolektiboentzako diru laguntzen oinarri berriak

2016 / 06 / 07

Aurtengo otsailaren 23an Udalbatzak landaguneko ur sistema kolektiboentzako oinarriak onartu zituen behin behinekoz eta publikatu ere egin zituen nahi zuenak aztertu eta iradokizunak egiteko.

Maiatzaren 24an izandako osoko bilkuran Udalbatzak erabaki zuen otsailean onartutako oinarriak indargabetzea eta oinarri berriei hasierako onarpena ematea, hainbat aldaketa txertatuta. Hori horrela, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, oinarri berriak jendaurrean jartzen diren, 30 egun baliodunetan nahi duenak aztertu eta alegazioak jartzeko aukera izan dezan.

Alegazioak jartzeko epea: 2016ko uztailaren 8a.

Oinarrien xehetasunak