Landagunean argiteria jartzeko 2020ko diru laguntzak

2020 / 11 / 09

Landa guneetako bizi kalitatea hobetzeko martxan programaren barruan, gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean argiak jartzeko diru laguntza deialdia publikatu da. Hona hemen laguntza horri buruzko xehetasun batzuk:

  • Laguntzagaia: Udalak isolatutako eraikinen fatxadan edo horien inguruan argi puntu bat jartzeko obrak egin eta finantzatuko ditu. Baina argi puntu horien argi-elikatzea, auzotar bakoitzak bere kabuz egin beharko duenez, argi puntu horiek kontsumitutako energia finantzatzen laguntzeko diru laguntzak emango dira.
  • Eskatzeko azkeneko eguna: 2020/11/27
  • Aurkeztu beharrekoak:
    • Eskaera orria
    • Eskaeraren informazio gehigarria
    • Bankuaren ziurtagiria kontu korronte baten jabe dela egiaztatzeko. (Laguntza lehenengo aldiz eskatzen denean bakarrik)
    • Argi puntua pizteko sistemak funtzionatzen duela eta 5. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzea. Egiaztapena Udalak egingo du ofizioz.
  • Laguntza kopurua: 30 € urteko eta argi puntuko.

Informazio guztia hemen