Larunbatean etorriko da Korrika Eskoriatzara
2017 / 04 / 04
Pasa  den  ostegunean  eman  zion  hasierako  Korrikak  2017.  urteko  ekitaldiari  eta  apirilaren  8an  iritsiko  da  Eskoriatzara,  eguerdiko  14:00ak  inguru.
Herriko eragile eta talde desberdinetako ordezkariek egitarau oparoa antolatu dute elkarlanean eta guztiei eskerrak eman behar zaizkie egindako lanagatik. Hemen egitarau horren zertzeladak:
- Apirilak 6, osteguna: Herrigintzaz eta Irrigintzaz. Kale Erabileraren Neurketaren datuak.
 - Apirilak 7, ostirala: Korrika txikia eta Txalainaken kontzertua
 - Apirilak 8, larunbata: Egun osoko egitaraua
 
Larunbatean 11:30ean hasiko gara motorrak berotzen Postaka GizaKatearekin, “Intxaurtxuetatik Aranburuzabalaraino euskara eskutik eskura” lemapean erronka interesgarri bat lortzeko helburuarekin. Herritar guztiei dei egiten zaie bertan parte-hartzea.
Korrikako antolatzaileen arauak
Korrika ekitaldi jendetsua eta koloretsua izan ohi da eta aurten ere halaxe izaten ari da. Hori horrela izan dadin, antolatzaileek bidali dizkiguten arauak publikatzen ditugu webgune honeta eta herritar guztioi dei egiten dizuegu honako hauek errespetatzera:
- 20.KORRIKA euskararen aldeko ekitaldia da. Ez gehiago eta ez gutxiago.
 - KORRIKA batzordean parte hartuko duten guztiek, iritzi aniztasuna aintzat hartuz eta elkarrenganako begirunea zainduz, elkarlana bultzatuko dute.
 - KORRIKAk munduan zehar zabaldu nahi duen mezua barreiatzen laguntzea izango da egin daitekeen ekimen ororen helburua.
 - Lasterketa egunean, antolatzaileen oharrak zaindu eta lasterketak berak izango duen antolaketa errespetatuko dute parte hartzaileek:
 
  Ekitaldiaren  goiburua  jasotzen  duen  KORRIKA  pankarta  eramango  da  lekuko-eramailearen  atzealdean.
  Lekuko-eramaile  guztiei  behar  den  begirunea  erakutsiko  zaie.
  KORRIKAren  petoa  antolatzaileek  banatuko  dutena  izango  da.
  Ibilbidean  zehar  oihukatuko  diren  leloak  lasterketa  hasieran  eta  amaieran  joango  diren  antolatzaileon  furgoneten  megafoniatik  zabalduko  direnak  izango  dira.
Animatu eta parte-hartu!!!
