Lehenengo osoko bilkura telematikoa

2020 / 04 / 03

Eskoriatzako udalbatzarrak atzo, apirilaren 2a, egindako osoko bilkuran udal batzorde informatzaileak eta osoko bilkurak modu telematikoan egin ahal izatea onartu zuen eta atzo bertan egin zuten lehenengo plenoa eta Ogasun batzorde informatzailea.

Bi neurri fiskal

Hala, Ogasun batzorde informatzaileak COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko, bi neurri onartu zituen:

  • Batetik egutegi fiskala atzeratzea, hiritar eta enpresei kosteen kargak arintzeko.
  • Bestetik Udal taldeek jaso ohi duten diru-laguntza ez kobratzea.

Proposamen biak aho batez onartu ziren eta talde guztien bozeramaileek elkarlana egiteko asmoa adierazi dute.

Egutegi fiskal berria

Onartu berria den egutegi fiskalaren arabera, tasak ez dira udako opor ostera arte kobratuko. Hona hemen bakoitzaren egutegia eta egoera:

  • OHZ: Hiru hilabete atzeratzen da (2020/09/15)
  • Ura: Lau hilabete atzeratzen da (2020/10/04)
  • Hondakinak: Sei hilabete atzeratzen da (2020/11/04)
  • Ibilgailuak: Zortzi hilabete atzeratzen da (2020/12/15)
  • Kiroldegia: Ez dira kuotarik kobratuko egoera hau amaitu arte eta ordaindutakoaren zati bat itzuliko zaie eskatzen duenari

 

Gainera, ordaintzeko arazoak dituztenek ordainketa zatika egitea eskatu ahal izango dute.

Hala ere, zergak eta tasak hasieran onartutako epeetan ordaindu nahi dituzten pertsonek hala egiteko modua izango dute.

Hona hemen hasierako egutegia eta onartu berri diren epeak jasotzen dituen taula.