Lehio eta balkoietako loreen lehiaketan finalista gelditu diren balkoiak
2014 / 06 / 16Hauek dira lehio eta balkoietako loreen lehiaketan finalista gelditu diren balkoiak. Irabazlea herritarren bozketaren, Kultura Batzordearen eta jubilatuen elkartekoen botoekin erabakiko da.
Argazkiak Kultur Etxean eta interneten jarri dira mundu guztiak bere iritzia eman dezan.
Nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du herritarren bozketan, baina pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake.
Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira: bata Kultura Batzordeak emango du; bestea, Olazar jubilatu elkarteak; eta, azkena, herri bozketa bidez aukeratutakoa izango da.
Saria bakarra da: 100 axtroki. Epaimahaiaren erabakia San Pedro bezperan jakinaraziko da, ekainaren 28an, ohiko komunikabideen bitartez.
.