Liburutegia, ekainaren 15etik aurrera martxan

2020 / 06 / 14

Eskoriatzako Udal Liburutegia ekainaren 15etik (astelehena) aurrera jarriko da martxan Covid-19ra egokitutako araudi berriarekin, eta hala erabiltzaileek zein langileek hedapen-arriskua murrizteko ezarri diren segurtasun-neurriak bete beharko dituzte.

Liburutegiko esparruak eta aldizkari eta egunkarien guneak itxita egongo dira oraingoz, eta erabiltzaileek mailegua eta liburuak itzultzeko zerbitzua bakarrik erabili ahal izango dute.

Liburu bat nahi dutenek eskuragarri dagoen liburuen katalogoa kontsultatu ahal izango dute webgune honetan. Han ikus daitezke bibliotekan dauden liburuak,  eta bertara joan aurretik  mailegua eskatu beharko dute  honako bide hauetako bat erabiliz:

  • Telefonoa: 943 713 135
  • Posta elektronikoa: biblioteka@eskoriatza.eus
  • WhatsApp: 674 111 955

Segurtasun neurriak

Eskuak desinfektatzea, maskarak erabiltzea eta segurtasun-distantzia mantentzea nahitaezkoak izango dira. Hartara, sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da, sartutakoan eskuak garbitzeko.  Momentuz, liburutegiko komunak itxita egongo dira.

Liburuak itzultzea

Normaltasun berri horren ezaugarrietako bat liburuak liburutegira itzultzean jarraituko den protokoloa da. Itzulitako materiala manipulatu aurretik  14 egunez erretiratuta egongo da. Horrela bermatzen da liburutegitik mailegurako ateratzen diren materialak desinfektatuta daudela.

Liburutegiaren ordutegia

Jendaurreko ordutegia 10:30-13: 00 eta 16:30-20: 00 izango da astelehenetik ostiralera.

Liburutegiaren egutegia

Liburutegiaren bloga