Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu ez-presentzialak ezagutu eta erabili

2020 / 03 / 16

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko, Eskoriatzako Udalak ezohiko neurriak hartu ditu udal-zerbitzu guztietan, liburutegian barne.
Momentu honetan, liburutegia itxita dago, baina jende askok ez daki liburu elektronikoak deskarga daitezkeela, filmak eta dokumentalak online ikusi, nobedadeak edota gomendatutako liburuak ikusi eta noski, edozein zalantza izanez gero,  liburutegiarekin telefonoz edo WhatsAppen bidez harremanetan jarri.

Liburuak deskargatzea eta filmak eta dokumentalak ikustea eLiburutegian egin daiteke, Eusko Jaurlaritzak sortutako plataforma liburu elektronikoak, filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko.

eLiburutegiak gaztelaniazko, euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako liburu elektronikoen bilduma zabala sortu du, eta egunean-egunean hazi eta gaurkotuz doa.  Bi modutan erabil daiteke, batetik, streaming bidez; eta, bestetik, edozein motatako nabigatzaile edo sistema eragileren bitartez irakurketa digitaleko gailura deskargatuta. Horretaz gain, zinema eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera eskaintzen du.

eLiburutegia zerbitzua erabiltzeko beharrezkoa da Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoren batean alta emanda egotea. Erabiltzaile-izena eta pasahitza behar dira. Ez baldin baduzu, eskatu bibliotekan, ohiko ordutegian,  telefonoz edo WhatsAppez eta emango dizute.

  • Telefonoa: 943 713 135
  • WhatsAppa: 674 111 955
  • Ordutegia: 10:30-13:00 eta 16:30-20:00
  • Bibliotekako bloga