Literatur solasaldiak berriz martxan

2022 / 10 / 13

Ikasturte berriarekin batera, urrian hasiko dira Eskoriatzan udal liburutegiak helduentzako antolatzen dituen literatura solasaldiak, hilean saio bat egongo da euskaraz eta beste bat gazteleraz, eta doan izango da.

Solasaldi hauen helburua irakurketak proposatzea da, irakurri ondoren pertsona aditu baten gidaritzapean partekatzeko.

Liburuak maileguan eskatu ahal izango dira liburutegian, eta, kasu batzuetan, ebookean irakurtzeko aleak eLiburutegia plataformaren bidez eskuratu ahal izango dira. Parte hartzeko interesa baduzu, pasa zaitez bibliotekatik  edo telefonoz deitu  eta atseginez informatuko zaituzte.

Telefonoa: 943 713 135  Emaila: biblioteka@eskoriatza.eus  Whatssapa: 674 111 955

Hiruhilabete honetarako programatutako euskarazko solasaldiak  Mikel Antzak gidatu ditu eta honako hauek izango dira irakurgaiak:

  • Urriak 27: Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez)
  • Azaroak 24: Ene herri txikia (Gaël Faye)
  • Abenduak 22: Neguko Zirkua (H.Cano eta Ogia eta zirkua (Irati Jimenez)

Gaztelaniazkoak Monika Leivak gidatuko ditu eta honako hauek izango dira:

  • Urriak 20: No digas nada (P. Radden Keefe)
  • Azaroak 17: Panza de burro (Adrea Abreu)
  • Abenduak 15:  Mi cuerpo también (Raquel Taranilla)