Literatura Juntaixe, liburu eta musika artean

2021 / 04 / 09

Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan, eta azken urteetako ohiturari jarraiki, apirilaren 16an, ostirala, 19:00etan, Zaldibar Antzokian, “Literatura Juntaixe” egingo dugu liburu eta musika artean.

Literatura Juntaixe hau ekitaldi xumea izango da, bertan, hainbat eskoriatzarrek beraiei bereziki gustatu zaien libururen bati buruz hitz egingo digute, zergatik gustatu zaien azaldu eta liburuaren zati bat irakurriko dute zuzeneko musikaz lagundurik.

Ekitaldira nahi duena joan ahal izango da, baina, aforo kontuak direla-eta komeni da gonbidapena eskatzea bibliotekan (674 111 955 –  943 71 31 35)

  • Aurkezlea: Dorleta Kortazar
  • Parte hartzaileak:  Jon Errasti, Jaione Fernandez de Jauregi, Txaro Julian eta Arantzazu Loidi
  • Musikariak: Beñat Arrieta eta Gari Barandiaran