Lortu ezazu Cl@VE ziurtagiri digitala Eskoriatzan

2024 / 06 / 13

Cl@ve Permanente administrazioa publikoan elektronikoki identifikatzeko bitarteko bat da, iraupen luzekoa eta segurtasun berme altua eskaintzen duena.

B@KQ-a erabilera ohikoa eta arruntekoa da, eta guztiz baliagarria EAEko erakundeekin tramiteak egiteko, hala nola Eskoriatzako Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin edo Osakidetzarekin. Baina ez da baliozkoa Administrazio Orokorreko beste entitate batzuetan tramiteak egin ahal izateko, hala nola SEPE, Gizarte Segurantza, DGT…

Hori horrela, eskoriatzarrek tramiteak modu seguruan, joan-etorri eta itxaronaldirik gabe, egunero 24 orduz eta etxetik bertatik egin ahal izan ditzaten, CL@VE Permanente eta FMNT ziurtagiri digitalak ateratzeko aukera eskainiko da Eskoriatzan.

Eguna: Ekainak 18, asteartea
Ordua: 17:30
Lekua: Kultur etxea

Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzatik propio etorriko diren langileek lehenengo ordu erdian ziurtagiri horiek zertarako balio duten eta nola erabili behar diren azalduko dute, eta ondoren, herritar bakoitzak momentuan bertan eskuratu ahal izango ditu ziurtagiriak.

Ziurtagiri Digital horiekin, besteak beste, honako tramiteak egin ahal izango dira:

  • SEPEn tramiteak (Servicio Público de Empleo)
  • Gizarte Segurantzak tramiteak, adibidez bizitza laborala eskuratzea
  • DGTn tramiteak, adibidez gida-baimena ateratzeko azterketan izen-ematea
  • Unibertsitate-tituluen homologazioa
  • Oporrak eta termalismo soziala

Administrazioa gertuago izateko helburuarekin, eskoriatzarrei aukera aprobetxatzeko gonbidapena egiten zaie.