Ludoteka eta udaleku irekietako tasak igotzeko proposamena
2019 / 06 / 11Eskoriatzako Udalbatzarrak, 2019ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran,2019/2020ko ikasturterako ludoteka eta udaleku irekiak zerbitzuak emateagatik matrikulazio tasak igotzea erabaki zuen.
Ludotekako ikasturteko matrikulazioa: 35€ koa izatea proposatu da.
Udaleku irekietako matrikulazioa:
• Haur bat: 70€
• 2 haur: 135€
• 3 haur: 204€
Gipuzkoako Toki Haziendak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabakia eta ordenantza fiskalen espedientea jendaurrean jarri da ondorengo toki eta epeetan aztertu ahal izateko eta nahi duenak erreklamazioak aurkeztu ahal izateko:
a) Aztertzeko lekua: Eskoriatzako udaleko idazkaritza bulegoa.
b) Aztertzeko epea eta nahi izanez gero erreklamazioak aurkeztekoa: Udaleko harreran edo Erregistro Orokorrean goizeko 9:00-14:30
Iragarki hau, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN ekainaren 7an argitaratu zen. Argitaratutako egunaren biharamonetik aurrera 30 asteguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamazioa udalbatzari zuzendu beharko zaio eta epea amaitu ondoren ez bada aurkezten behin betiko onartuta geratuko dira tarifa berriak.