Maiatzeko ohiko plenoa
2016 / 05 / 23- Eguna: Maiatzaren 24a, asteartea
- Ordua: 17:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Eskola Agenda 21: 2015/2016 ikasturteko proposamenak
- Nestor Arana Arexolaleibak zinegotzi kargua hartzea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Landa gunetan udalez kanpoko ur hornidura sistementzako diru laguntzak emateko oinarri berriak hasiera batean onartzea.
- Herriko jai eguna proposatzea 2017. urterako.
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2015-eko laugarren hiruhilekoan eta 2016-ko lehenengo hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko 9. eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzeagatiko tasa” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
- Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako 2016rako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzea.
- Galde-eskeak.