Mandela Arauei buruzko mozioa onartuta
2016 / 06 / 16Udalbatzak ekainaren 15ean egindako osoko bikuran, Eskoriatza Elizateen Elkartearen abstentzioarekin eta gainontzeko zinegotzi guztien aldeko botoarekin “MANDELA ARAUEI” buruzko mozioa onartu zuen.
2015eko abenduaren 17an Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak Presoak Tratatzeko Oinarrizko Arauak onetsi zituen eta arau horiei izen sinboliko bat eman zien: Mandela Arauak. Mandela Arauak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren printzipioak aintzat hartzen ditu eta kartzela politika ezartzeko orduan, presoen giza eskubideak babesteko norabidean, eragin eta balio handia du.
Hemen Udalean aurkeztutako mozioa eta onartutako akordioa:
- Udal honek bat egiten du Nazio Batuek onetsitako Presoak Tratatzeko Oinarrizko Mandela Arauekin.
- Udal honek, Euskal Presoei Mandela Arauak aplika dakizkien eskatzen du, besteak beste, gaixo dauden presoek tratu duin bat jasotzeko eskubidea eta familiarekin harremana mantentzeko eskubidearen haritik, dispertsioarekin amaituz.
- Udal honek, Mandela Arauak oinarritzat harturik, zigor ohiko eta arrunt bezala, muturreko isolamenduaren erabilera sistematikoa arbuiatzen du. Isolamenduak presoarengan ondorio psikiko ikaragarriak sortzen dituela kontuta izanik, egoera hau pairatzen duten presoekin elkartasuna adierazten du udal honek.
- Nazio Batuen gomendioa jarraituz, , uztailaren 18a Presoen eskubideen aldeko Mandela Eguna ospakizuna aintzat hartzen dugu, kartzelaratze baldintza arbitrarioen kontra agertuz eta presoak gizartearen parte ere badirela aldarrikatuz.