Martxoan emakumeentzako saioak doan kiroldegian
2023 / 03 / 03Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian emakumeen kirol jarduera sustatzeko ekintza bereziak egingo dira:
Fitness gela
Fitness gelak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, maila guztietarako saio egokiak eskainiko dira eta Fitness gelak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko aukera paregabea da. Saioak Elaitz Iregik zuzenduko ditu.
Fitness gelako eskaintza honako egun eta orduetan izango da:
- Astelehena: 11:00 – 13:00
- Ostirala: 18:00 – 19:00
Bestelako jarduerak
Kiroldegian urte osoan eskaintzen diren jarduerak (zumba, Spinning,…) ezagutzeko aukera izango dute hala nahi duten emakumeek, beti ere jarduera horietan plaza librerik baldin badago. Horietan parte-hartzeko eta ordutegiak ezagutzeko, kiroldegian bertan.
- Telefonoa: 943 71 53 28
- Whatsapp-a: 610 86 59 54
- E-posta: kiroldegia@eskoriatza.eus