Martxoan emakumeentzako saioak doan kiroldegian

2023 / 03 / 03

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian emakumeen kirol jarduera sustatzeko ekintza bereziak egingo dira:

Fitness gela

Fitness gelak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, maila guztietarako saio egokiak eskainiko dira eta Fitness gelak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko aukera paregabea da. Saioak Elaitz Iregik zuzenduko ditu.

Fitness gelako eskaintza honako egun eta orduetan izango da:

  • Astelehena: 11:00 – 13:00
  • Ostirala: 18:00 – 19:00

Bestelako jarduerak

Kiroldegian urte osoan eskaintzen diren jarduerak (zumba, Spinning,…)  ezagutzeko aukera izango dute hala nahi duten emakumeek, beti ere jarduera horietan plaza librerik baldin badago. Horietan parte-hartzeko eta ordutegiak ezagutzeko, kiroldegian bertan.