Martxoan Mendi Tour jaialdia izango dugu Eskoriatzan

2022 / 02 / 21

2016an lehen aldiz eskaini zenetik Eskoriatzan, hitzordu garrantzitsua izan da mendi eta natura zale guztientzat.

Aurten, Mendi Tourra martxoaren 11n eta 13an izango da.  Bi egunotan Mendi Film Jaialdiaren azken jaialdiko mendi eta abentura filma onenak ikusteko aukera izango dugu.

Emanaldiak

Emanaldiak martxoaren 11n, ostirala, eta 13an, igandea, izango dira, 19:00etan, Zaldibar antzokian.

Martxoak 11

  • Action Directe.- 2021eko MFko Sail Ofiziala (16´, V.O., AZPIT es/eu).
  • Mendiak 1976  2021eko MFko Mendiko film onena/ikusleen saria (85´, V.O. es/pol/eus, AZPIT es/eu).

Martxoak 13

CVCEPHOTO argazki erakusketa

Zaldibar antzokiaren sarreran Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako CVCEPHOTO, mendi jardueren nazioarteko argazki lehiaketa, irabazi duten lan batzuk izango dira ikusgai. Argazkilari entzutetsuek egindako 20 argazki ikusgarriek modu txundigarrian erakutsiko digute mendia, natura eta bertan egiten diren jarduerak.

Erakusketa martxoaren 11tik 20ra egongo da zabalik.

Sarrerak

Sarrera 3 eurokoa izango da saio bakarrerako, eta, 5 eurokoa, bi saioetarako. Aurrez erosi ahal izango dira kiroldegian edo www.bibe.me helbidean martxoaren 1etik aurrera.