Martxoaren 16an hasten da Foru Aldundiko udalekuetan eta gazte oporraldietan izena emateko kanpaina
2020 / 03 / 12Martxoaren 16an hasiko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Udaleku itxiak eta Gazte oporraldietan izena emateko kanpaina.
UDALEKUAK
7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2007– 2013 urte bitartean jaiotakoak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean urtero antolatu ohi dituzte udalekuak honako leku hauetara: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Gorliz,Lekeitio, Galdames, Legasa, Zugarramurdi,Zarautz, Orio, La Arboleda… Beste urteetan bezala, udaleku horietara joateko izena banaka, binaka edo hiruko lagun-taldean eman daiteke.
Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 16tik 24ra honako bideak erabili ahal izango dira izena emateko:
- Internetez :http://www.gipuzkoangazte.eus/ udalekuak
- Kultur etxean.- gazteria zerbitzuan – Eskoriatzako Kultur Etxea (astelehenetik ostiralera 9:00-15:00). Telefonoa: 943 714688
GAZTE OPORRALDIAK
14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2003-2006 urte bitartean jaiotakoak). Zarautz (Surf-piragua) Orio (belauntzia) Araba (Gazte-Rock programa), , Doneztebe,Hondarrabia (arte eszenikoak eta antzerkia) Euskal Herrian eta kanpoan Menorca, Piles (Valencia), Benicassim (Castellón) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak. Izen ematea martxoaren 16tik 24ra izango da.
- Internetez
- Kultur etxean. Gazteria zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 9:00-15:00) Telefonoa: 943 714688