Martxoaren 29, 30 eta 31, udaberriko oporraldietako eskaintza

2021 / 03 / 23

Martxoaren 29,30,31an, ludoteka eta gazteleku zerbitzuek ekintza bereziak antolatu dituzte Eskoriatzako haur eta nerabeei zuzenduta. Hona hemen:

Haurrei zuzendutako ekintza berezia

  • Martxoaren 29,30,31n, haurrei zuzendutako ekintza berezia antolatu du Tortolis ludotekak.
  • Baserria programan oinarritutako froga lehiaketa izango da. Parte hartzaileak gehienez sei pertsonako taldetan antolatuko dira.
  • Martxoaren 29an, LH3koei zuzendutako eguna izango da. Martxoaren 30ean, LH4ko ikasleak direnei eta martxoaren 31an, LH5-LH6koen txanda izango da.
  • Ekintza goizeko 10:00etan hasiko da plazan eta eguerdiko 13:00etan amaituko da.
  • Haur bakoitzak egun bakarrean hartu ahalko du parte.
  • COVID19a dela-eta, aforoa mugatuta egongo da.
  • Izen ematea, martxoaren 15etik martxoaren 23ra arte egongo da zabalik, Tortolis ludotekan bertan, arratsaldeko 17:00tik 19:00ra. Prezioa 5€takoa izango da.

Nerabeei zuzendutako ekintza bereziak

Gazteleku zerbitzuak ere, 12-16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu martxoaren 29,30 eta 31rako.

Martxoak 29

  • Hi Selphie lehiaketan oinarritutako frogak antolatu dituzte.
  • Gehienez 6 pertsonako taldetan egingo dira frogak.
  • Ekintza hau goizeko 11:00etatik aurrera jarriko da martxan.
  • Talde bakoitzari ordutegi desberdin bat jarriko zaio.
  • Izena ematea, gaztelekuan bertan egingo da, martxoaren 27an beranduenez.

Martxoak 30

Atxorrotxera irteera ilunabarra ikustera

  •  Arratsaldeko 17:00etan irtengo dira Gaztelekutik, eta 20:30etan itzultzea aurreikusten da, beranduenez.
  • Irteera honetan parte hartu nahi duten nerabeek ere gaztelekuan eman behar dute izena martxoaren 28an beranduenez.

Martxoak 31

Futbolin eta ping-pong txapelketa

  • Izena ematea binaka egitea eskatzen da egunean bertan.